Haur komunitatea (0-3 urte)
Haur komunitatea (0-3 urte)
Haur komunitatea (0-3 urte)
Eraldaketa handia ematen da etapa honetan, koordinazio eta oreka gaitasunak garatzen baitira. Horrez gain, mintzairaren leherketa ere gertatzen da adin tarte honetan. Lehenengo haurtxaroa deritzon garai honetan, umeak gauzak beraien kabuz egin nahi dituzte, eta era honetan erakusten dizkigute haien independentzia eta autonomia beharrak euren nortasuna berretsiz.
Aiurrin erantzuna ematen diegu aldaketa guzti hauei eta euren behar fisiko, psikologiko eta emozionalei, gure gela egokituen bitartez. Gelak kontu handiz prestatu ditugu umeen garapen mailari moldatzeko, zailtasun erronka justua eskeiniz. Gela barruko gidak ere, presaturik daude eta behaketetan trebatuak dira umeen jarraipena egin ahal izateko eta ume bakoitzaren lorpenak baieztatzeko.
Haurrek esfortzu handirik gabe ikasten dute, adin honetako ezaugarri diren adimen xurgatzaileari eta garai sentikorrei esker.