Haurren etxea (3 - 6 urte)

Haurren etxea (3-6 urte)

“Esku txikiak gauzenganako egiten duen lehenengo mugimenduaren bultzadak munduan sartzeko niaren esfortzua irudikatzen du.”

Maria Montessori

Haur komunitatea (0-3 urte)

Haurren etxea (3-6 urte)

3-6 urte bitartekoa pentsamendu zehatzaren garaitzat ezagutzen da. Garai honetan haurrak zentzumenen bitartez xurgatzen jarraitzen du bere ingurua eta horrela egiten du bere ikaskuntza prozesua. Hori dela eta, adin honetako haurra esploratzaile sentsoriala dela esan genezake.

Haurren etxea da adin honen beharrak erantzuteko Montessorik diseinatu zuen gela eta haurrari ordena, segurtasuna, independentzia eta kontzentrazioa bezalako ezaugarriak transmititzen dizkiona. Gainera, haurrak berezko duen jakinmin amaigabeari ere erantzuna ematen dio, modu librean jokatzeko aukera emanez. Montessori pedagogiak errespetuan oinarritutako askatasunean sinisten du (norberarenganako errespetua, besteenganako errespetua eta inguruarenganako errespetua beti kontuan hartzen dituelarik).