Malen Olalde Leoz
Haur Hezkuntzako Gradua (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2013).AMI Montessori gida diploma (Maria Montessori Institute, Londres. 2014) urteaz geroztik, haurren etxeko Montessori gida lanetan eskola desberdinetan nazioarte mailan.
Komunikazio Ez Bortitzaren inguruko formakuntza (ACNV, Gasteiz. 2016-2019).
Montessori pedagogiak aldaketa ekarri zuen nire bizitzan. Honi esker, haurtzaroa modu sakonagoan ulertzera iritsi nintzen eta hezkuntzarekiko aurretik nuen grina eta itxaropena berreskuratu nituen.
Yoga nire bizitzaren zati garrantzitsua da orain dela urte askotatik eta eskolan haurrekin praktikan jartzeaz gozatzen dut.
Montessori pedagogiaren oinarriak eta haurtzaroan jarri beharko genukeen konfidantza bakeruntz eraman gaitzaketen bidetzat hartzen ditut.