Galderak
Egokitzapena haur hezkuntzan egin ohi da. Bi asteetan zehar egiteko proposamena egiten dugu eskolatik. Gutxinakako prozesu honetan haurrek gela barruan ematen duten denbora areagotuz doa, haien kabuz geratzeko konfidantza eta segurtasuna lortzen duten harte. Egokitzapenaren antolaketa eta jarraipena egin ahal izateko, gidaren eta familiaren arteko komunikazioa funtzezkoa da.
Bai hamaiketakoa eta bai bazkaria etxetik ekartzen dute haurrek egunero termoetan. Hamaiketakoa gelan egiten dute eta bazkal ordua taldearekin eta euren gidekin egiten dute.
Haur Hezkuntzan
9:00etatik 15:00rak arte. 12:30etan etxera joateko aukera dago (bazkaldu gabe) eta 13:15etan ateratzekoa ere (bazkaldu eta gero).)
Lehen Hezkuntzan
8:55etatik 15:35ak arte. Haurrek etxean bazkal dezakete, 12:30etatik 14:00ak arteko ordutegian.
Zaintzak
Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 9:00ak arte. Astelehenetik ostegunera 15:00etatik 16:15ak arte.
Gurasoekin banaka egiten ditugun bilerez gain, ikasturtean zehar hiru topaketa proposatzen ditugu. Topaketa hauetan, familiak euren seme-alaben gidekin elkartzen dira hezkuntza eta gelako egunerokotasunari buruz aritzeko.
Aiurri Montessori Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastetxe pribatua da. Gainera, AME (Asociación Montessori Española) eta AMI-ren (Association Montessori Internationale) homologazioa du ere.